Omniak kritikatu du Laudioko jaietan irekitako aparkalekua aurretik egon behar zela eraikita

Aitor Aspuru Saez

Jaietan irekitako aparkalekua.

Alderdi independenteak aldarrikatu du 2025ean akordioa lortu zuela EH Bildurekin Doctor Fleming kalean esku-hartze hori egikaritzeko.

Omniak kritika tonua gogortu du EH Bilduren udal gobernu taldearen kontra eta zabaldu duen azken oharrean leporatu dio fidagarria ez izatea, sanrokeetan Doctor Fleming kalean prestatutako aparkalekuaren auzia mahai gainera ekarrita.

Oposizioko taldeak aipatu du 2025ean Doctor Fleming kalearen paraleloan dagoen udal-jabetzako espazioa urbanizatzeari buruzko akordioa sinatu zutela, baina ez dela egikaritu.

Udal gobernu taldeak Omniari azaldu dio egitasmo hori gauzatuko dela unitate osoaren urbanizazioarekin: "Proiektua 2012koa da, eta ez dago zantzurik hurrengo urteetan gauzatuko dela pentsarazteko. Aldiz, badakigu akordio bat dagoela eta beste behin, bost axola zaie".

Gauzak horrela, alderdi independenteak kritikatu du aparkalekua sortu izana jaietarako, adostutako esku-hartzearen ordez:  "Hor aparkaleku bat egon beharko litzateke, horma botata egoteaz gain, kaleari zabalera handiagoa emateko, hiri-altzari batzuk eta abar".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide