Azalera podcasta

Laudioko gaurkotasun instituzionala jorratuta abiatuko da Azalera podcastaren denboraldi berria

Erredakzioa

Ainize Gastaka alkatea bertaratuko da podcastera datorren astean. / Aiaraldea.eus

Ainize Gastaka Laudioko alkatea Azalera podcastera bertaratuko da datorren asteko ostegunean, herriko aktualitateko gaiei buruz solasteko. Herritarrek astelehen gauera arte izango dute galderak bidaltzeko aukera. 

Amaitzear dago uda eta, ikasturte berriarekin batera, berriz abiatuko da Aiaraldea Komunikabidearen podcast eskaintza.

Hain zuzen, datorren asteko ostegunean abiatuko da berriz Azalera magazina, eta Laudioko gaurkotasun instituzionala izango du ardatz. Ainize Gastaka alkatea gonbidatuko dugu horretarako. Ohikoan bezala, ostegunean izango da saioa 13:00etatik aurrera. 

Herritarrek ere aukera izango dute elkarrizketan parte hartzeko, galderak aurretik eginda. Horretarako, audio bat bidali beharko dute plazaratu nahi duten galderarekin 688 84 81 52 telefonora (Whatsapp edo Telegram bidez) edo erredakzioa@aiaraldea.eus helbidera, euren izen-abizenak zehaztuta. Astelehenean (irailak 21) itxiko da horretarako tartea, 23:59an. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide