Minbiziaren Kontrako Jaialdiak 5.000 euro inguru bildu ditu berriro AFANOC elkartearentzat

Aitor Aspuru Saez

Kairos, Ultimo Rekurso, Lur, The Capaces, Ragbeat eta Barbakore taldeek jo dute aurtengo edizioan. 

Minbiziaren Kontrako Jaialdiak (Hardcore Hits Cancer ekimenaren barruan) berriro hautsi ditu bere markak eta 5.000 euro biltzea lortu ez ezik, 170 sarrera ere saldu zituen kontzerturako.

Larunbat eguerdian eman zioten hasiera hitzorduari Kairos taldearekin eta arratsaldez Ultimo Rekurso, Lur, The Capaces, Ragbeat eta Barbakore igo ziren Sorgin Tabernako oholtzara. Diru guztia AFANOC elkartera bideratuko dute, zeinak minbizia pairatzen duten adingabeen familiak babesten dituen Katalunian.

Argazkiak: Hardcore Hits Cancer

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide