2026/10/03 10:00

Ikastaroa

InproTerapia tailerra: Bizitzarekin bat dantzatzeko artea

InproTerapia tailerra: Bizitzarekin bat dantzatzeko artea
Lezeaga Aretoa, Laudio
  • Dinamizatzailea: Elba Ruiz Morales (Kancaneo Teatro)*
  • Data: Urriak 3 eta 4 (larunbata eta igandea)
  • Ordua: Urriak 3: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Urriak 4: 10:00-13:00
  • Tokia: Lezeaga Aretoa
  • Norentzat: Emakumeak 18 urtetik gora
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Aldez aurretik izena eman behar da

InproTerapia: Bizitzarekin bat dantzatzeko artea. Bizitzak ez du gidoirik: inprobisatu! Oraina bizitzeko, epaiketak baztertzeko eta ziurgabetasuna besarkatzeko gune segurua da. Jolasaren eta antzerki terapeutikoaren bidez, zure autoestimua, erresilientzia eta entzute sakona bultzatuko ditugu. Hazkunde pertsonal eta kolektiborako prozesua da, barre egiteko, lotsa kentzeko eta zeure barneko boterea aktibatzeko.

(*) Elba Ruiz Morales 20 urtetik gorako ibilbidea duen aktorea, pedagogoa eta gizarte integratzailea da. Kancaneo Teatro-ren eta EKI eskolaren sortzaileetako bat da, eta inprobisazio inklusiboan, clown-en eta barreterapian aditua. Bere formakuntzan Wendy Ramos eta Virginia Imaz erreferente izanik, adeitasuna oinarri hartuta, gidari lanak egingo ditu ahalduntze prozesuetan eta osasun mentalean.


Izena ematea

  1. Galdetegi bidez
  2. Telefonoz (deiak edo/eta WhatsApp): 688 78 57 79 Astelehenetik ostiralera, 17:00-20:30
  3. Aurrez aurre: Lezeaga Aretoa (Lamuza 17, behea) Astelehenetik ostiralera, 17:00-20:30
  • Izena emateko epemuga: jarduera hasi baino 3 lanegun lehenago.
  • Plazak mugatuak dira: izena eman duten emakume guztien artean zozketatuko dira. Laudion erroldatutako pertsonek izango dute lehentasuna.

Ohar garrantzitsuak:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide