2026/12/16 17:30

Ikastaroa

Gurasoen txokoa

Gurasoen txokoa
Laudioko Kultura Etxea, Laudio

Psikologiako profesionalek eskainiko dute. Saio bakoitzean, seme-alaben adin-tarte ezberdinetan sortzen diren gaiak jorratuko dira.

Doakoa

Irailak 30 – Gure seme-alaben esfortzu gaitasuna indartuz

Seme-alaben ahalegin-gaitasuna, autonomia eta iraunkortasuna garatzen lagunduko duten estrategiak ezagutzea.

Urriak 28 – Arnasten duen familia: osasun mentala etxean

Nola eutsi emozionalki erruan, akiduran edo gehiegizko exijentzian erori gabe.

Azaroak 11 – Pantailen erabilera: nola sustatu erabilera arduratsua

Eguneroko denbora digitala orekatzen ikasteko estrategia errazak eta funtsezko tresnak.

Azaroak 25 – Arauak eta mugak: ez agintaritza, ez lankidea

Nola ezarri mugak oihurik gabe, negoziatu daitekeena negoziatuz eta ezezkoari eutsiz.

Abenduak 16 – Botiloia baino haratago: kontsumoak eta jokabide arriskutsuak prebenitzea

Ulertzea zergatik hasten diren nerabeak gero eta lehenago alkoholean, baporean eta cannabisean, eta nola lagun diezaiekegun beldurrik gabe, moralizatu gabe eta benetan funtzionatzen duten prebentzio-estrategiekin. Familia-gatazka gehien sortzen dituzten egoerak ere jorratuko dira: ordutegiak, berdinen taldeak eta gaueko aisialdia.

Informazio praktikoa:

  • Gehienez: 25 pertsona
  • Ordutegia: 17:30-19:30, asteazkena
  • Lehen ordua teorikoa; bigarrena, praktikoa
  • Lekua: Kultura etxeko Arraño gela

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide