Euskal Jaiarekin ekingo diote Laudion udazkeneko ekitaldien txanpari. Azken urteetako eskema mantenduko du Laudioko Udalak eta Suziri Jai Batzordeak antolatutako egitarauak. Ostirala haurrei bideratuta egongo da erabat, aurpegi margoketa, umeentzako herri kirolak eta txokolatada egongo baitira Aldai plazan.
Larunbatean, aldiz, eguerditik iluntzera arte luzatuko da programa, haurrentzako jolasekin, poteo-kalejirarekin, herri bazkariarekin, Oier Aslaren kontzertuarekin, mus txapelketarekin, Nafarroa Kantu Taldearen kantukadarekin, Hitzak Dantzan ikuskizunarekin eta erromeriarekin.
Bazkariko tiketak salgai
El Lio tabernan eskuratu daitezke larunbateko bazkarirako tiketak, 8 euroren truke. Aurreratu dutenez, paella eskainiko dute jateko moduan, eta aukera beganoa ere egongo da.
