Denboraldi berri honetan ere bi gonbidatu izango ditugu saio bakoitzean. Gaurkoan, Ainize Gastaka Martinez izango dugu gurekin, Laudioko alkatea, herriko aktualitateko gaien inguruan mintzatzen.
Ondoren, Euskaltegietako Matrikulazioari begira jarriko gara, irailean amaitzen baita matrikulatzeko epea, eta aurten inoiz baino eskuragarriago egongo da hori, Eusko Jaurlaritzak abian jarritako Euskara Bonuari esker. Horri buruz mintzatuko gara Aintzane Pradera AEKko Arabako koordinatzailearekin
Ez gaitezen gehiago luzatu. Ekin diezaiogun eskualdeko aktualitatea azalera ekartzeari.