Alemaniatik etorritako ikasleei harrera egin diete Laudioko udaletxean

Aimar Gutierrez Bidarte

Ainize Gastaka alkateak ongi etorria eman die gaur goizean Erasmus + programaren bidez Alemaniako Geisenheim herritik bertaratutako ikasle taldeari. Sergio Escribano historialariak udalerriaren historiaren azalpena eskaini die.

Erasmus+ programaren barruan, Alemaniako Geisenheim herritik etorritako ikasle talde batek astebeteko egonaldia egingo du Laudion. Zazpi egunez Laudio Institutuko ikasleen laguntza izango dute eskualdea eta Euskal Herria bertatik bertara ezagutzeko.

Orotara hamaika ikasle eta bi irakasle etorri dira Geisenheimetik Laudiora, eta gaur goizean egin diete harrera ofiziala Laudioko udaletxean. Ainize Gastaka alkateak eman die ongi etorria, eta asteburuan ateak zabalduko dituen Laudioko Kulturgune berriaren irekiera festara gonbidatu ditu ikasleak. Jarraian, Sergio Escribano historialariaren hitzaldia jaso dute, udalbatza aretoan bertan. Laudioko historiaren errepasoa eskaini die Escribanok, dokumentatutako lehen giza-asentamenduetatik hasi eta udalerriaren garapen industrialera arte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide