Txapeltxiki jokatu zuten larunbatean Laudioko Alberto Acero plazan, crossfit jarraitzaile andana erakarrita

Aitor Aspuru Saez

White Grizzlies tokiko boxaren laguntzaz, Txapeltxiki lehiaketa antolatu zuten larunbatean kirolari eta ikusle ugari biltzeko.

Basque Crossfit txapelketako antolatzaileek (BECen egiten dutena) Laudiora ekarri zuten Txapeltxiki, hainbat kirolarik erakusteko euren indarra, trebezia, azkartasuna eta erresistentzia eta diziplina horri ikusgarritasuna emateko.

Hainbat boxetako kideak euren lagunak animatzeko bildu ziren, baita jakin-mina zuten herritarrak eta senideak ere.

White Grizzlies herriko boxak lagundu zuen ekitaldiaren antolakuntzan eta Udalarekin harremanetan jarri ez ezik, inguruko profesionalak kontratatu eta gonbidatu zituzten argazkiak egiteko, musika jartzeko edota dantzatzeko ere.

Argazkiak: White Grizzlies

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de BASQUE CROSSFIT® TXAPELKETA (@basquecrossfittxapelketa)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide