PSE-EEk aldarrikatu du bere diputatuek egindako lana Lamuza Parkea birgaitzeko

Erredakzioa

Lamuza parkea./ Aiaraldea

Laudioko PSE-EEk prentsa oharra zabaldu du bere poztasuna adierazteko gaur inauguratuko delako Parkea Kultura Topagunea eta balioan jarri du Cristina Gonzalez eta Ana del Val diputatu sozialistek egindako lana horretarako.

Laudioko PSE-EEk ohar bidez poztasuna adierazi du gaur Parkea Kultura Topagunea inauguratuko dutela. Sozialisten iritziz, egindako lanak ahalbidetuko du herritarrei itzuliko zaiela espazio hori, urte luzez Laudioko bizitza kultural eta sozialera lotuta egon dena.

Horrekin batera, sozialistek goraipatu dute Cristina Gonzalez eta Ana del Val diputatuek egindako ekarpena urte luzeetan, obrei eta proiektuari jarraipena egin baitiote. Guztira, 9 milioi euroko inbertsioa egin du Aranako Foru Aldundiak eta eraikinak birgaitu ez ezik, guztiz irisgarri bilakatu dituzte azpiegiturak.

"Horrelako proiektu bat ez da egun batetik bestera egiten. Horren atzean urteak daude lana, inbertsioa eta konpromiso instituzionala. PSE-EEk aitortu nahi du Ana del Val eta Cristina Gonzálezen lana eta Foru Aldundiaren inplikazioari esker gaur errealitate bati buruz hitz egin ahal izango dugula", aipatu du Loli Murielek.

Parkea Fest

Asteburu osoan inauguratuko dute Parkea Kultura Topagunea eta gaur bertan 20:30etik aurrera ekitaldiak egongo dira. Jarduerak ez dira asteburuan etengo eta egitarau zabala egongo dela aurreratu dute sozialistek.

Edonola ere, Loli Muriel PSE-EEko zinegotzi laudioarraren iritziz, erronka handia izango du parkeak berehala: "Lamuza berriro bizirik egotea da garrantzitsuena. Erabiltzaileak erabiltzen duen espazioa izatea, haurrentzat, gazteentzat, elkarteentzat, sortzaileentzat eta, azken batean, herritar guztientzat. Horrela inbertsio publikoak bere zentzua hartzen du: pertsonentzako aukera eta zerbitzu bihurtzen denean".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide