Gaur 18:40an Ertzaintzak deia jaso du herrigunean izandako gertakarien ondorioz. Polizia tokira bertaratu da anbulantzia batekin, eta zenbait argiketa egin eta gero, 43 urteko gizonezkoa atxilotu eta genero indarkeria leporatu dio.
Gogoratu beharra dago horrelako egoerei aurre egiteko lagundu ahal duten bitartekoak daudela:
- Sexu indarkeria biktimentzako 24 orduko krisi zentroa (TXIMELETAK): 650 801 080
- SATEVI: 900 840 111.
- Gizarte Larrialdietarako Zerbitzua: 945 161 210