Merkataritzan, ostalaritzan eta tokiko zerbitzuetan euskara sustatzeko plan berria abiatu du Laudioko Udalak

Aitor Aspuru Saez

Aurkezpen prentsaurrekoa egin dute goizean./ Aiaraldea

Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzu-enpresetarako Euskara Planaren (MOZEP) 15. edizio aurkeztu du Udalak eta aurten berrikuntzak izango dituzte jatetxeak ere erakartzeko.

Laudioko Udalak gaur bertan aurkeztu du tokiko merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzu-enpresetan euskararen ikusgarritasuna eta erabilera bultzatzeko programa. Jadanik hamabost edizio izango dira 2012-2013 jardunaldian abiatu zutenetik eta enpresa berria kontratatuta, proposamen berriak ere ekarriko dituzte.

Jadanik 110 proiektu ekonomiko biltzen ditu MOZEPak, baina gehiago elkartu nahi dituzte. Horretarako tresna eta bitarteko berriak sortu dituzte seinaleak euskaraz egoteko establezimenduetan eta berritasun handiena izango da jatetxeak ere bildu nahi dituztela Laudio Euskaraz kanpainan.

Horretarako mahai-zapiak sortu dituzte, Laudioko irudi enblematikoekin eta hiztegi txiki batekin. Baina hurrengo astetik aurrera negozioz negozio igaroko dira beharrak eta aukerak aztertzeko (adibidez, menuak eta kartak euskaratzeko).

Ekimen boluntarioa

Ainize Gastaka alkateak azpimarratu du ekimen boluntarioa dela eta bakoitzaren behar eta gaitasunetara egokituta: "Batzuek asko egin dezakete eta beste batzuek gutxiago, kontua da aurrera egitea".

Nagore Gomarak aipatu du konpromiso anitzak daudela. Onarrizkoan errotulazioa euskaraz izateko prestutasuna agertzen da, ertainean zerbitzua euskaraz ematen dute ahal duten neurrian eta gorenean zerbitzu osoa hizkuntza horretan eskaintzen da.

Tokikotasuna giltza

Hori Hori enpresaren iritziz, tokiko merkataritza babestea eta euskara babestea gauza bera dira: "Internet bidezko erosketak ekiditeko balio erantsia behar da eta hori euskara da. Tokiko merkataritza eta zerbitzuak eta euskara babestea gauza bera da, herri baten izaera eta bizitza sozialaren alde egitea, alegia".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide