Guau.eus plataformak Arrastoan soinu esperientziaren lehen atala entzungai du jadanik. Egitasmo horren berezitasuna bada ez dela podcast bat, baizik eta ibilaldia egiteko soinu fitxategia.
Lehenengo atala, 36 minutukoa, Donostiako Zinemaldian egin dute eta Mikel Ayllon proposamenaren zuzendari eta gidoilariak azaldu duenez, "zinema jaialdia gure neurrira ekartzeko saiakera da. Hau da, filmak bata bestearen atzetik ikusteko zoramenaz ateratzeko eta lasaitasunez paseatzeko gertakari horietatik".
Ayllonek berak aipatu du sei atalez osatuko dela lehen denboraldia eta bi astean behin argitaratuko dituela Guauk. "Jendeak interesa agertuko balu, bigarren denboraldia egiteko aukera egon liteke", erantsi du.
Atal bakoitzak gonbidatua izango du eta estreinaldirako Aiaraldeko luxuzko ahotsa gehitu zuten, zinemari estu eta zuzen lotuta dagoen miren Gaztañaga antzezlea.
Piszifaktoria eta EITB
Piszifaktoria Ideien Laborategiak eskarmentu handia metatu du azken urteetan soinu ibilbideen esparruan eta Guau.eus EITBko plataformak esperientzia hori baliatu nahi izan du eremu digital hutsetik fisikora ere igarotzeko.
"Guauk bazuen nahia bere plataforma digitaletik ateratzeko eta kalean gertatzen diren proiektuak martxan jartzeko. Elkar topo egin eta proiektua abiatu dugu. Guk esperientzia dugulako eta Guauk jausi egin nahi duelako", erantsi du Mikel Ayllonek.