Sua piztu da gaur iluntzean Laudioko Latiorro auzoko Pagolar kaleko etxebizitza batean. Larrialdi zerbitzuek 20:40an jaso dute abisua eta suhiltzaileak, Ertzaintza, Udaltzaingoa eta anbulantzia bertaratu dira egoera bideratzera.
Ordubete baino gutxiago baliatu dute sua itzali eta egoera kontrolatzeko. Bizilagun bat eraman dute esku-ohean anbulantziara, eta bertan artatu dute kea arnasteagatik.
Antza, sua sukaldean piztu da, lekukoek Aiaraldea Komunikabideari azaldu diotenez, baina poliziak ez du hori baieztatzerik izan, esku-hartzea irekita dagoelako oraindik.