Hainbat gairi buruz mintzatu zen Ainize Gastaka Martinez Azalera podcastaren denboraldi berriko lehen saioan: anbulatorio berriari lotutako irisgarritasun obrak, antzokiaren balizko irekiera data, gaztelekuko obrak, ludoteka, nagusien jantokia, legionella edota Lamuza parkea izan zituen hizpide, besteak beste.
Horrez gain, hurrengo hauteskundeetan alkategai izango den ere galdetu genion. Gastakak ez zuen hori zehaztu, baina aurreratu zuen erabakia hartzear zegoela EH Bilduren mahai politikoaren eskutik, eta bera koalizio subiranistan jarraituko duela modu batean edo bestean.