Opari-txartelak jasoko dituzte Envaseseko langileek Gabonetan, tokiko merkataritza sustatzeko

Txabi Alvarado Bañares

Laudioko alkatea, Apill-eko presidentea eta Envaseseko gerentea. / Apill

Akordioa sinatu du Laudioko enpresak Apill elkartearekin eta Udalarekin. 

Tokiko merkataritza sustatzeko ekimena aurkeztu dute Envases Metalurgicos de Alava S.A enpresak, Apill-ek eta Laudioko Udalak. Hiru entitateek akordioa lortu dute Laudioko ontzi fabrikako langileek opari-txartelak jaso ditzaten, aurtengo Gabonetan herriko dendetan baliatzeko. 

Apill-ek sustatutako Laudio Berrikusi aplikazioaren bidez kudeatuko ditu opari-txartel horiek. Nabarmendu dutenez, aplikazio horrek udalerriko 7.100 erabiltzaule ditu dagoeneko. 

"Enpresek, langileek eta erakundeek gertuko ingurunearekin duten konpromisoa" indartu nahi dute egitasmo honekin, "Gabonetako opari edo pizgarrietara bideratutako gastua zuzenean herriko denda eta zerbitzuetara itzularaziz".

Gauzak hala, inguruko beste enpresei ere luzatu diete antzeko ekimenak abian jartzeko gonbita, "tokiko ekonomia eta kontsumoa babesteko sinergiak" sortzeko. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide