2026/11/20 18:00

Topaketak

Irakurketa klub feminista

Irakurketa klub feminista
Lezeaga Aretoa, Laudio
  • Dinamizatzailea: Natalia Jiménez Guitián*
  • Data: Hilean behin (ostiralez): urriak 16, azaroak 20, abenduak 11, urtarrilak 15, otsailak 19, martxoak 12, apirilak 16 eta maiatzak 21
  • Ordua: 18:00
  • Tokia: Lezeaga Aretoa
  • Norentzat: Emakumeak 18 urtetik gora
  • Hizkuntza: Gaztelania GAZ
  • Aldez aurretik izena eman behar da

Ikuspegi feministatik hausnartzera, elkarrekin hitz egitera eta kolektiboki haztera garamatzaten irakurketak partekatzea helburu duen gunea da. Hilean behin, emakumezko egileek idatzitako liburu bat aukeratuko dugu, edo feminismoarekin, genero-berdintasunarekin, gizarte-borrokekin eta giza eskubideekin lotutako gaiak jorratzen dituena. Elkarrizketak ireki nahi ditugu, ikasitakoa zalantzan jarri eta ikuspegia zabalduko diguten ahots berriak aurkitu. Errespetuz eta enpatiaz ikasteko, entzuteko eta eztabaidatzeko kluba da. Aldez aurretik izena eman behar da.

(*) Gizarte-hezitzailea naiz, feminista berreraikia eta etengabe ari naiz neure burua eraikitzen, feminismoa gogoetaren, apaltasunaren eta etengabeko ikaskuntzaren bidez egiten den bidea dela uste baitut.


Izena ematea

  1. Galdetegi bidez
  2. Telefonoz (deiak edo/eta WhatsApp): 688 78 57 79 Astelehenetik ostiralera, 17:00-20:30
  3. Aurrez aurre: Lezeaga Aretoa (Lamuza 17, behea) Astelehenetik ostiralera, 17:00-20:30
  • Izena emateko epemuga: jarduera hasi baino 3 lanegun lehenago.
  • Plazak mugatuak dira: izena eman duten emakume guztien artean zozketatuko dira. Laudion erroldatutako pertsonek izango dute lehentasuna.

Ohar garrantzitsuak:

Hizkuntza: Gaztelania

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide