2026/10/29 18:00

Hitzaldia

"Amatasunei laguntzen"

"Amatasunei laguntzen"
Lezeaga Aretoa, Laudio
  • Dinamizatzailea: Nahia Alkorta Elezgarai*
  • Data: Urriak 29, osteguna
  • Ordua: 18:00
  • Tokia: Lezeaga Aretoa
  • Norentzat: Emakumeentzat
  • Hizkuntza: Euskara edo gaztelania ELE
  • Ludoteka (eskatu beharko da)
  • Aldez aurretik izena eman behar da

Amatasuna bizipen arantzatsua da gaur egungo gizartean. Amatasunak sortzen dizkigun kontraesanak ikuspegi feministatik landu, eta amatasun ahaldundu eta askeagoak eraikitzeko hausnarketa espazioa sortuko dugu. Amatasunaren instituzioa deseraiki eta amatasuna feminismotik bizitzeko praktika errealak landuko dira. Saretze dinamikak, arantzen identifikatzea eta hausnarketa kolektiboa sustatuko dira.

(*) Nahia Alkorta Elezgarai. Sabeletik Mundura-ren sortzailea eta amatasun feministetan aditua.


Izena ematea

  1. Galdetegi bidez
  2. Telefonoz (deiak edo/eta WhatsApp): 688 78 57 79 Astelehenetik ostiralera, 17:00-20:30
  3. Aurrez aurre: Lezeaga Aretoa (Lamuza 17, behea) Astelehenetik ostiralera, 17:00-20:30
  • Izena emateko epemuga: jarduera hasi baino 3 lanegun lehenago.
  • Plazak mugatuak dira: izena eman duten emakume guztien artean zozketatuko dira. Laudion erroldatutako pertsonek izango dute lehentasuna.

Ohar garrantzitsuak:

  • Jarduera guztiak doakoak dira.
  • Ludoteka-zerbitzua eskainiko da urte bat edo gehiago duten haurrentzat: beranduenez, jarduera baino 3 lanegun lehenago eskatu beharko da.
  • Informazio gehiago: laialaudio@laudio.eus eta laudio.eus

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide