Laudioko moda erakusleihoetatik kalera, bizilagunen eskutik

Erredakzioa

Dozenaka herritarrek parte hartu dute Apill elkarteak antolatutako moda desfilean, modelo zein ikusle moduan.

Erakusleihoetatik kalera egin zuten salto atzo Laudioko dendetako produktuen, Apill elkarteak antolatutako merkataritza festan. Udazken-neguko produktuen salmenta egon zen arratsaldean zehar, eta Gorobel Kirol Guneak boxeo erakustaldia eskaini zuen Alberto Acero plazan. 

Baina ikusmira handiena sortu zuen jarduera urteroko moda desfilea izan zen. Sei establezimenduk parte hartu zuten bertan: Nina Life Styling, Leybe’s, Kukuma, Can Can, Mokka, Tapiceria Juan eta Tximeleta. Dozenaka herritar animatu ziren pasarelan desfilatzera, beste hainbat ikusleren begiradapean. 

Desfilea baliatu zuen baita Apill-ek herritarren artean zozkatutako 1.000 euroko bonoa entregatzeko. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide