Kultur sorkuntza Aiaraldean

CLGSE hardcore talde laudioarraren bideo galduen istorioa

Aitor Aspuru Saez

CLGSEko kideak grabaketan.

CLGSE hardcore talde laudioarraren zenbait bideo azaleratu ditu bere egileak. 1991n grabatu zituzten eta geroztik zabaldu gabe egon dira.

Carlos Castro Galizian bizi da egun, baina bere bizitzaren tarte handi bat Laudion eman zuen. Garai hartan, Esteban Muñoz eta Fernando Gonzalez lagunekin etxeko bideokamara baliatzen zuen ikus-entzunezko nahiko primitiboak (ez baitzegoen egungo teknologia eskura) ekoizteko.

Horietako bat CLGSE (Contra La Gente Sin Escrúpulos) hardcore taldeari egindakoa izan zen. Carlos bandako kide baten adiskidea zen eta otu zitzaion zerbait egitea eurekin. Horrela, alde batetik, zuzenekoa grabatu zuen Burgosera joan zirenean etxe okupatu batean jotzera. Bestalde, bideoklipa osatzeko irudiak hartu zituen Zumalakarregiko etorbideko gurutzean, Landaluzera bidean dagoen baserri batean.

Post by @aiaraldea@tkm.eus
View on Mastodon

"Lekandaren baserria zen eta ikuilua utzi zigun. Gaur egun dauden aukerak ikusita, oso arkaikoa zen egin genuena. Kasetea jartzen genuen eta taldeak playblack egiten zuen ahal zuen moduan", aitortu du Castrok.

Grabaketa horiek VHS euskarrian egin zituen 1991n. 1994an hobetu atondu zituen eta denborak aurrera egin ahala, CDan grabatu zituen, baina inoiz ez zituen Interneterako digitalizatu. Duela gutxi, online bidezko programa baliatuta MP4 fitxategietan bilakatu eta zabaldu ditu, 35 urte beranduago.

Post by @aiaraldea@tkm.eus
View on Mastodon

CLGSE

CLGSE taldea Laudioko Skuataren hazitegitik atera zen. Navarro anaiek, Iñaki Isusik, Fantonek eta Migel Matutek osatu zuten modu egonkorrean 1988tik aurrera, baina Kuriak, Angulasek, Topik eta Patasek ere jo zuten.

Post by @aiaraldea@tkm.eus
View on Mastodon

LP bat grabatu zuten Rumble Records disketxe madrildarrarekin 1991n: Dos momentos. 16 abesti zituen lanak eta hardcore doinuak beste osagai batzuekin uztartu zituzten, bi abeslarien ahotsekin.

Etxe okupatuen eta gaztetxeen sare autogestionatuari esker, taldeak kontzertu ugaritan parte hartu zuen, guztiak Euskal Herrian, bi izan ezik.

Bigarren gitarjolea sartu ondoren, CLGSEk disko berria prestatzeari ekin zion, eta maketaren bat grabatzera iritsi ziren. Edonola ere, ibilbidea 1993an amaitu zuten.

Post by @aiaraldea@tkm.eus
View on Mastodon

Hala ere, Laudioko Gaztetxea kaleratzearen aurkako kontzertuan grabatutako abesti horietako bi S.O.S EEUUropa Post-92 (TSR Cintas, 1992) bilduma zintan argitaratu ziren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide