Gau beltza; beldurrak piztu, iluntasuna bizi!

Laudio Ikastola, Lamuza Guraso Elkartea, Latiorroko Guraso Elkartea, Kokoriko Hezkuntza Faktoria, Ikasahara, Kirikino Aisialdi Taldea, Sorginlarren

Lamuza parkean egingo dira jarduera gehienak. / Aiaraldea.eus

Aurten ere, bostgarren aldiz, GAU BELTZA antolatzeko hainbat gara elkartu garen eragileak; Aiaraldea Ekintzen faktoria-Kokoriko, Kirikino aisialdi taldea, Lamuza eskolako guraso elkartea, Latiorro ikastetxeko guraso elkartea, Laudio Ikastola eta Sorginlarren.

Jaiek egunerokotasunarekin apurtu eta ohiturak berreskuratzeko zein egunerokotasunera moldatzeko aukera ematen digute. Sarean, euskara ardatz, antolatuta, gainera, komunitatea indartzeko eta jendartean gehiago eragiteko aukera ere ematen dute. 

Gau beltzarekin erritu ezberdinak ezagutu izan dira. Neguari ongi etorria emateko baliatzen da. Neguak urtearen heriotza, uzta bilketa, hildako senideen oroimena… barrura begirako ariketan jartzen gaitu. Bestalde, iluntasunak eta heriotzaren gaiak elkarri beldurtuz jolasean aritzeko parada ematen digu.

Gurean ere badira pasarteak,  kalabazak edo arbiak hustu, aurpegi itxura eman, kandela txiki bat sartu eta bide bazterretan argiztatuta jartzen zirenekoak; bizilagunak beldurtu eta hildakoen arimei bidea erakusteko jarriak.

Erritual ugari mantendu dituen herria da gurea. Baina beste asko urteetan zehar galtzen joan dira, egiten zirenaren ezagutza ere ia galtzeraino. Horietako batzuk berreskuratu eta berriak sortzeko ahaleginean, hainbat gara elkartu garen elkarte zein ikastetxeetako guraso elkarteak, hain zuzen ere GAU BELTZA jai herrikoi bihurtzeko asmoz. Antzinakoa kontuan hartuta, guretik nahi dugu Gau Beltza ospatu, gaur egungo ikuspegitik ematen dizkigun aukerak eta erakargarritasuna baliatuta. 

Gaua, beldurra, gozokiak, gauez lagunekin ateratzea, mozorroak… Haur zein gazteenentzat erakargarriak diren elementu ezberdinak elkartzen ditu ospakizun honek. 

Horretarako hainbat dira antolatu ditugun ekintzak.

Urriak 30 ostirala, GAU BELTZA 

  • 18:00-19:30: Beldurrezko txokoak: ginkana, makillajea, eskulanak, kondaira. Lamuza parkean. Eguraldi txarra egitekotan Parkea Kultur guneko arkupeak eta lehengo gaztetxea zena.
  •  19:30 Beldurrezko kalejira girotua Lamuza parketik Herriko Plazara (edo Aldai Plazara, eguraldi txarra egitekotan)
  •  20:00 Dantzaldia, neguari ongi etorria emateko, Ikastolako dantza taldearen eskutik.
  •  20:15 Txokolatada. Kalejiran parte hartzen dutenek eta dantzariek lehentasuna izango dute.

Jarraian, musika emanaldia eta Ikastolako “IkaSahara” ikasle taldeak antolatuta, elkartasun txosna jana eta edanarekin. 
 
Ekintza hauetan euskal mozorroarekin parte hartzeko deia egiten da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide