2026/11/05 18:30
Aurkezpena
Carmen Guillen historialariak “Redimir y adoctrinar: el Patronato de Protección de la Mujer (1941-1985)” liburua aurkeztuko du. Liburu horrek frankismo eta trantsizio garaian milaka emakume zaintzeaz eta zuzentzeaz arduratzen zen erakundearen historia kontatzen digu. Elkarrizketa formatua duen hizketaldiaren bidez, idazleak emakume gazteen gaineko kontrol moralaren mekanismoak, ordena erlijiosoen zeregina, bizirik atera direnen esperientziak eta memoriaren eta erreparazioaren arloan egiteke dauden erronkak aztertuko ditu. Gure iragan hurbilaren historia ezezagunera hurbiltzeko aukera emango digu.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.