Izaro Arroita eta Oscar Olabarrieta doaz lehenak Tokiko Bolo Sari Nagusiko sailkapenean, 260 eta 316 punturekin, hurrenez hurren. Bikotekako sailkapenean, aldiz, Adrian Del Rio eta Oskar Larrazabal daude goian, bien artean 608 puntu batuta.
Laudioko San Roke Bolatokian ari dira jaurtiketak egiten, asteburuetan. Txapelketaren LXI. edizioa da, baina emakumezkoen txapelketa berezitua antolatu dute aurten lehenbiziko aldiz.
Asteburu honetan egingo dira azken jaurtiketak, larunbatean 18:30etatik 19:30etara eta igandean 11:30etatik 12:30etara. Dena den, irabazleak abenduan ebatziko dira: 5ean izango da emakumezkoen finala, eta 12an orokorra.