Kultur sorkuntza Aiaraldean

Dozenaka lagunen interesa piztu dute Jose Ramon Ais eta Arantza Escondrillasen sorkuntzek

Erredakzioa

Kulturzaleak Elkarteak antolatu ditu bi erakusketak.

Parkea Kultura Topagunearen irekieraren ostean, tokiko sortzaileen lanak ikustarazten dihardu Kulturzaleak Elkarteak, Kulturlab egitasmoaren barruan. Bide horretan, bi zita antolatu zituen kultur taldeak iragan astearen amaieran. 

Alde batetik, ostegunean Jose Ramon Ais artistak hitzaldia eskaini zuen Kultura Etxeko Berrikuntza Aretoan, bertan ikusgai jarri duen Gauean dir-dir egiten dute (Brillan en la noche) bideo-instalazioaren inguruan. Abenduaren 23ra arte egongo da erakusketa hori bertan, espazioaren ohiko ordutegian.  

Ostiral arratsaldean, aldiz, Arantza Escondrillas Ugartondoren erakusketa inauguratu zen, Kulturlaben lokalean. Azaroaren 29ra arte egongo dira ikusgai sortzaile laudioarraren margolanak espazio horretan, ostegunetan (12:00etatik 14:00etara eta 18:30etatik 20:30etara), ostiraletan (18:30etatik 20:30etara), larunbatetan (goiz eta arratsaldez) eta igandetan (goizez soilik). 

Argazkiak: Kulturzaleak Elkartea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide