Laudioko Udalak irailean abiatu zuen lizitazioa kiroldegian autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa jartzeko. Kontratua esleitzeko bidean dago jadanik eta helburua da aukontsumorako 99 KW sortzeko gaitasuna duen azpiegitura jartzea.
Berez, enpresek 134.700,28 euro gehienez kobratuko dute lanagatik. Lehen hiru hiletan 110.500,28 euro teilatuan instalazioa bera egiteko eta hurrengo lau urteetan 6.050 euro urtero mantenua ziurtatzeko.
Egitasmoaren helburua anitza da: autokontsumoa sustatzea, CO2 isurketak murriztea kiroldegiaren jardueran edota eraginkortasun energetikoa handitzea, besteak beste.