Sute bat egon da gaur 15:30ak aldera Laudioko Latiorro auzuneko etxebizitza batean. Suhiltzaileak, Ertzaintza eta Udaltzaingoa bertaratu dira egoera bideratzera eta anbulantziak pertsona bat artatu behar izan du kea arnasteagatik.
Sua itzalita dago jadanik eta suhiltzaileak kea ateratzeko lanetan ari dira.
