Zazpi urteren ostean martxan da berriz Aretako Kultur Etxeko taberna

Aimar Gutierrez Bidarte

Atzo zabaldu zituen ateak Aretako Kultur Etxeko tabernak. Zazpi urtez zerbitzua etenda egon ostean herriko gazte talde batek hartu du behin behinean kudeaketa, "Aretako bizilagunen topagune" izateko helburuarekin.

Zazpi urteko itxaronaldiari amaiera eman zioten atzo Aretako bizilagunek: Kultur Etxeko taberna zerbitzua martxan da berriro. Laudioko Udalarekin sinatutako akordioari esker, 2027ko maiatzera arte tabernaren kudeaketa bere gain ahrtu du herriko gazte talde batek.

Aretako buruhandien konpainian eta herriko bertso eskolako ikasleen bertsoarekin zabaldu zituen ateak tabernak atzo arratsaldean. Proiektu berria "Aretako bizilagunen topagune" izateko helburuarekin abiatu dutela azaldu dute kudeatzaileek.

Argazkiak: Aimar Gutierrez eta Urtzi Garai

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide