Egon da zer ikusi eta zer dastatu gaur goizean Laudioko Herriko plazan, Laudioko Mikologia Elkartearen eskutik. Perretxiko erakusketa jarri dute ikusgai plazan, eta pintxoak ere eman dituzte dastatzeko.
Horrez gain, beste bi erakusketekin ere jarri dituzte postuetan: egurrezko perretxikoena (Mungiako Azategiren eskutik) eta fosilena (Ibai Garcia bildumazale laudiorraren eskutik).
Goizarekin amaitzeko, marrazki lehiaketaren XXXIV. edizioko saria banatu dituzte. Aurten 31 haur eta gaztek parte hartu dute norgehiagokan, eta honako hauek gailendu dira:
5-9 urte artekoen kategoria
1. Sare Tudanca Gorrotxategi (5 urte)
2. Leyre Espejo Arza (6 urte)
3. Ixone Benito Martinez (7 urte)
4. Paule Miñano Idirin (7 urte)
5. Ane Miñano Idirin (9 urte)
6. Izadi Martinez Frutos (7 urte)
7. Maixe Urquijo Serrano (5 urte)
10-14 urte artekoen kategoria
1. Haizea Martinez Frutos (10 urte)
2. Diego Esteban Chavarria (11 urte)
3. Nicolas Jesus Espiritu Ordoñez (10 urte)