Indarrak batu zituzten ostiralean zazpi eragilek Gau beltza elkarrekin ospatzeko (Laudio Ikastolak, Lamuza Guraso Elkarteak, Latiorroko Guraso Elkarteak, Kokoriko Hezkuntza Faktoriak, Ikasaharak, Kirikino Aisialdi Taldeak eta Sorginlarrenek).
Beldurrezko tailerrak eta kalejira egin zituzten Lamuza parkean, eta txokolate jana eskaini zuten gero Herriko plazan, musika eta dantza artean.
Argazkiak: Kirikiño Aisialdi Taldea