Omenaldi berezia egin zioten atzo Laudion Fernando Aire "Xalbador" bertsolariari, bere heriotzaren 50. urterrenean. Eguerdian Aldai plazan bildu ziren Laudioko bost abesbatza: Andere, Arte On, Bi Hotsak, Los Arlotes eta Santa Lucia. Talde bakoitzak abesti bat kantatu zuen, eta Xalbadorren heriotzean abestia elkarrekin abestuz amaitu zuten emanaldi kolektiboa.
Arratsaldean, aldiz, dozenaka lagun bildu ziren Laudioko Kultur Etxean, Xabier Amurizak dinamizatutako Bat-bateko mirakulua hitzaldi-ikuskizunaz gozatzeko.
Argazkiak: Nagore Gomara, Miguel Brizuela eta Txabi Alvarado