Arroparen bizitza eta erabilera luzatzeko ekimena bere fase interesgarrienean sartu da Faktorian. Izan ere, aurreko asteetan materiala jaso, sailkatu eta txukundu ondoren, ostiralera arte beta izango du nahi duen orok interesatzen zaion arropa eramateko.
Egitasmoak ez dauka inolako mugarik kopuruaren aldetik. Hau da, bakoitzak har dezake nahi beste kamiseta, jertse, praka, jaka... Ekimenaren helburua baita ekonomia zirkularra bultzatzea eta hondakinik ez sortzea. Gainera, adin eta estilo ugarirentzako piezak topatu dituzte interesdunek.
Hortaz, aste honetan (asteazkena salbu, greba eguna baita) arratsaldeak baliatu ahal dira armairua berritzeko, musutruk.
Argazkiak: Izar Mendiguren Cosgaya eta Aitor Aspuru Saez