Sute bat piztu da gaur arratsaldean Tubacexen Laudioko lantegian. Ertzaintzak 15:30ak aldera jaso du abisua, baina ez du informazio gehiagorik eman, ezbeharra suhiltzaileek eta Udaltzaingoak bideratu dutelako.
Langileek Aiaraldea Komunikabideari adierazi diotenez, fabrikako sotoan zegoen koadro elektriko batek su hartu du. Ez da zauriturik egon, baina behargin guztiak atera behar izan dira kalera lantegia kez bete delako.