batez Aiaraldea Ekintzen Faktoriak jostailu truke azokaren edizio berria antolatu zuen atzo beste urte batez Faktorian eta arrakastaz.
Ekimenaren helburu nagusia jostailuei bigarren bizitza bat ematea izan da, haurrek etxean erabiltzen ez dituzten objektuak beste ume batzuen eskutara pasatzea ahalbidetuz.
Guztira 88 jostailu bildu ziren jardunaldian. Goizean zehar jostailuen bilketa egin zuten antolatzaileek, eta eguerdiko hamabietan ekin zioten truke-txandari. Haur batek baino gehiagok jostailu berbera aukeratu zuen kasuetan, zozketa bidez erabaki zuten nori egokitu.
Parte-hartzaileak pozik eta jostailu berriekin gozatzeko gogoz itzuli ziren etxera.