Hiru egunez herritarrak biltzen egon den Magosto jaia azken txanpan sartu da gaur, igandean. Egitarau oparoa prestatu dute Aldai plazan, Laudioko Galiziar Zentroak antolatuta eta Laudioko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren babesarekin.
Gaurkoan ere tradizioak eta jai giroak bat egin dute. Goizeko hamaiketan postuen irekierarekin ekin diote egunari, eta eguerdian musika animazioak girotu du plaza. Arratsaldeko seietann gaztainak banatuko dira, eta ondoren emango zaio amaiera ofiziala aurtengo edizioari.
Asteburu osoan zehar udazkeneko giroaz eta gaztainez gozatzeko aukera hobezina izan dute laudioarrek eta inguruko herritarrek.