Aretako Jaiei begira jarri dira bertako bizilagunak. Horretarako, enkantea antolatu dute beste urte batez, eta uztaileko festak finantzatzeko baliatuko dute bildutako dirua.
Igandean, azaroaren 15ean, jarri zuten enkantea egiteko hitzordua, eta dozenaka herritar elkartu ziren txiki geratu zen Kultur Etxean. Guztira 52 lote jarri zituzten enkantean, orotariko produktuz hornituak guztiak: arropa, jostailuak, eskulanak, baserriko elikagaiak... "Giro ona eta parte-hartzaileen arteko lehia sanoa" goraipatu dituzte antolatzaileek.
Argazkiak: Unai Llano Anda