2026/11/23 18:00
Tailerra
Fanzinea argitalpen tematikoa da, autoeditatua eta merkea. Erraietatik ateratzen zaiena adierazten duten pertsonak ditu sorburu, hori partekatu nahi dutenak, dirua oztopo izan gabe. Gai eta emozio konplexuei buruz hitz egiteko erabil daiteke, eta banakako zein taldeko analisia egiteko tresna boteretsua da. Hori dela eta, oso baliabide interesgarria da, talde moduan garatzeko eta prozesuan zehar sareak sortzeko. Nire proposamenak taldea sortzea du oinarri, sozializatzeko eta sareak sortzeko, zerotik hasita, guztion artean fanzine bat gauzatu bitartean. Gai komun bat hartuko dugu eta, amaitutakoan, bakoitzak fanzinearen kopia bat eramango du.
(*) Eurie Cierbide naiz, artista kontrakulturala. Artea zeharkako gizarte-kritika egiteko eta sareak sortzeko tresna eraldatzaile gisa erabiltzen dut.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.