Laudioko Udalak emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko jarduera-programa antolatu du azaroaren 25aren harira

Erredakzioa

Emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako borroka ezinbesteko konpromiso kolektiboa da, eta azaroaren 25a borroka horren garrantzia aldarrikatzeko eta indartzeko eguna bihurtu da. Indarkeria matxista giza eskubideen urraketa larria da, eta horri aurre egiteko ezinbestekoa da gizartearen inplikazioa, baita erakunde publikoen konpromiso aktiboa ere, prebentzioan, sentsibilizazioan, babes-neurrietan eta berdintasunezko gizartea eraikitzeko lanean.

Horregatik, Laudioko udaletik, azaroaren 19tik 28ra bitartean, antzerkiak, hitzaldiak eta herritarren parte-hartzerako ekimenak antolatu dira, indarkeria matxistaren inguruko hausnarketa sustatzeko. Herritar guztien inplikazioa ezinbestekoa da emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko eta eragozteko.

Hau lortzeko, funtsezkoa da egunerokoan berdintasunezko harremanak sustatzea, indarkeria matxistaren aurrean jarrera aktiboa izatea eta biktimak babestea. Era berean, erakunde publikoek hezkidetzan lanean jarraitu behar dute, emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizartea eraikitzeko.

Testuinguru horretan, Laudioko Udalak azaroaren 25aren harira antolatutako jarduera-programa aurkeztu du, sarrera librea eta doakoa dena aforoa bete arte.

Egitaraua, azaroaren 19an hasi da, ostegunean, 18:30ean, Kasinoan, Virginia Imazen “In crescendo” clown-parodiarekin. 16 urtetik gorakoentzat izango dena.
Gaur, azaroaren 20an, Ana Bernal-Triviño kazetariak “Kazetaritza eta indarkeria matxista: Cómo desmontar los bulos” izenburua duen hitzaldia eskainiko du. Indarkeria matxistaren inguruan zabaltzen diren informazio-praktika txarrak eta gezurrak aztertuko ditu. Hitzordua 18:30ean izango da, Kasinoan.

Larunbatean, azaroaren 21ean, Wayra emakumeen taldeak antolatutako indarkeria matxistaren aurkako ginkana herritarra egingo da Aldai plazan, 17:00etatik 19:00etara. Herritar guztiei zuzendutako jarduera izango da.

Azaroak 25: Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna

Azaroaren 25ean, asteazkenean, egunaren harira antolatutako hainbat ekitaldi egingo dira. Urtero bezala, 12:00etan, Herriko Plazan, Udalaren Adierazpen Instituzionala irakurriko da.

Arratsaldean, 18:00etan, Aretako Emakumeak elkarteak antolatutako elkarretaratzea egingo da Altamira plazan. Ondoren, 19:00etan, Solastiar eta Etawasol elkarteek deitutako elkarretaratzea izango da Herriko Plazan, eta, ostean, Amagoiaren lorategira bisita egingo dute.

Egitarauak ostiralean, azaroaren 27an, jarraituko du. 18:30ean, Kasinoan, Yaiza Ramosen eta La Azabache Prod. konpainiaren “Del amor al NoPor” antzezlana ikusteko aukera izango da. 14 urtetik gorako gazte eta helduei zuzendutako proposamena da, pornografiaren inguruan hausnartzeko.

Azkenik, azaroaren 28an, larunbatean, Solastiar elkarteak antolatutako “Desde el más allá al más acá” kafe-antzerkia izango da Kasinoan. Bi emanaldi eskainiko dira: lehenengoa 17:00etan eta bigarrena 18:30ean. 12 urtetik gorakoentzat izango da.

Horrez gain, egun horretan, Laia Laudio programazioaren barruan, Sara Torresek gutuna berreskuratzeko tailer teoriko-praktikoa eskainiko du Lezeaga aretoan, 10:00etatik 14:00etara.

Egitarau honek agerian uzten du emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko ezinbestekoa dela sentsibilizazioa, hausnarketa eta herritarren inplikazioa uztartzea.

Azaroaren 25a ez baita egun bateko aldarria soilik, urte osoan zehar landu beharreko konpromiso kolektiboa baizik.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide