Gurdi Gaztetxea herrigunera ekarri du egun batez Suberri Gazte Asanbladak

Aimar Gutierrez Bidarte

Suberri Gazte Asanbladak antolatuta Laudioko Gazte Eguna ospatu zuten atzo. Festa eta aldarrikapena uztartu zituzten dozenaka gaztek, Gurdi Gaztetxetik hasi eta Herriko Plazaraino.

Etorkizuneko Gazte Egunek ekarriko dutena bizitzeko irrikaz agurtu du Suberri Gazte Asanbladak 2026ko Laudioko Gazte Eguna. Lau urteko hutsunea bete eta azken urtean Gurdi Gaztetxean kozinatutakoa herrigunera jaitsi zuten atzo Laudioko gazteek.

Gaztetxean bertan abiatu zuten eguna atzo, solasaldi eta sortzaile azokarekin. Kalejiraren erritmora Herriko plazara mugitu zuten egitaraua eguerdian: herri bazkaria, bazkaloste musikatua, ekitaldia, kontzertuak... dozenaka lagun elkartu ziren Suberrik prestatutako egitaraura.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide