Atxilotu bat Laudioko Lamuza parkean neska batzuei iruzkin matxistak egin ostean, agindu judizial bat haustea egotzita

Erredakzioa

Ertzaintza eta Udaltzaingoa bertaratu dira parkera. / Aiaraldea.eus

Gaur arratsaldean jazo da gertaera Kultura Etxearen sarreran. Neska batzuei iruzkinak egiteagatik identifikatu dute gizonezkoa, eta orduan egiaztatu dute agindu judizial bat hautsi duela. 

Polizia ugari bertaratu dira gaur iluntzean Laudioko Lamuza parkera. Lekukoek Aiaraldea Komunikabideari adierazi diotenez, nerabe batzuk Kultura Etxeko altzariak apurtzen hasi dira eta Udaltzaingoa bertaratu da egoera bideratzera.

Une horretan eraikinaren sarreran gizon bat zegoen, mozkor, eta inguruan zeuden neska batzuei iruzkin matxistak egiten hasi da, lekukoek azaldutakoaren arabera. 

Poliziek identifikatu egin dute orduan, eta aurrekariak zituela ikusi dute. Gauzak hala, Ertzaintza bertaratu da eta atxilotuta eraman du gizonezkoa, agindu judizial bat haustea egotzita. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide