Kultur sorkuntza Aiaraldean

Ametsak narrazio bilakatu ditu Soraya Moral idazle laudioarrak bere lehenengo liburuan

Aimar Gutierrez Bidarte

Fragmentos de una mente dormida liburua aurkeztuko du gaur Soraya Moral idazle laudioarrak Parkea Kultur Topagunean. / S.M.

Gaur arratsaldean aurkeztuko du Soraya Moral Sanchez idazle laudioarrak bere lehenengo liburua. Bere ametsak jaso eta hamaika narrazio bilduta osatu du lana.

Bere lehenengo liburua aurkeztuko du gaur Soraya Moral Sanchez laudioarrak: Fragmentos de una mente dormida. Pertsonaia, eszenatoki eta istorio zeharo desberdinak dituzten hamaika narrazio bildu ditu argitalpenean.

Guztiek, ordea, badute elementu amankomun bat: egilearen ametsetatik eratorritako narrazioak direla. "Berezitasun horrek intrigaz beteriko atmosfera eta karga emozional handia ematen dio lanari" zehaztu du Moralek.

Beldur psikologikoa du ardatz liburuak hamaika narrazioetan zehar, baina bestelako emozio unibertsalek ere badute tokia; ziurgabetasuna, bakardadea, errua, galera eta logikatik kanpo dagoen hori ulertzeko beharra.

Lehen pertsonan idatzitako liburua da, "irakurlearekin harreman zuzena sortzeko asmoz", idazlearen hitzetan.

Soraya Moralek gaur arratsaldean aurkeztuko du Fragmentos de una mente dormida liburua, 18:30ean izango da Parkea Kultur Topaguneko 6. aretoan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide