Dinamizatzailea: Sara Torres*
Data: Azaroak 28, larunbata
Ordua: 10:00-14:00
Tokia: Lezeaga Aretoa
Norentzat: Herritarrentzat
Hizkuntza: Gaztelania GAZ
Aldez aurretik izena eman behar da
Nola garatzen da desioa maitasun gutun batean? Zein erotika motak pizten du limurtzea helburu duen gutuna? Nola eraikitzen da intimitatea eta etorkizuna izatea, lagunen arteko posta-trukean? Sara Torresek emandako tailer teoriko-praktiko honek gutuna berreskuratu du oinarrizko gune gisa, “ni”aren ulermena eta eraikuntza bilatzeko, eta bestearekin elkartzeko irrika adierazteko. Tailer honen helburua da, elkarrizketaren eta idazketa ariketen bidez, mendebaldean, intimitatearen adierazpen garaikideak zeharkatzen dituen ideiez jabetzea.
(*) Gijón, 1991. Desioaren, gorputzaren eta diskurtsoaren analisian oinarritzen du bere lan teoriko sortzailea, psikoanalisia, materialismo berriak eta queer ikasketak uztartzen dituen diziplinarteko aparatu kritiko feministaren bitartez.
Izena ematea
Galdetegi bidez
Telefonoz (deiak edo/eta WhatsApp): 688 78 57 79 Astelehenetik ostiralera, 17:00-20:30
Aurrez aurre: Lezeaga Aretoa (Lamuza 17, behea) Astelehenetik ostiralera, 17:00-20:30
Izena emateko epemuga: jarduera hasi baino 3 lanegun lehenago.
Plazak mugatuak dira: izena eman duten emakume guztien artean zozketatuko dira. Laudion erroldatutako pertsonek izango dute lehentasuna.
Ohar garrantzitsuak:
Jarduera guztiak doakoak dira.
Informazio gehiago: laialaudio@laudio.eus eta laudio.eus
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.