Irailaren 21era arte egongo da parte hartzeko aukera. Horretarako, modurik zuzenena da lanak norberak igotzea. Dena den, aukera egongo da baita Whatsapp, Telegram (688 84 81 52) edo posta elektroniko bidez (erredakzioa@aiaraldea.eus) ere bidaltzeko. Bideo postalen kasuan modu horretan egin beharko da nahitaez.
Modu batean edo bestean, parte hartzaileek euren izen-abizenak zehaztu beharko dituzte, eta euskarazko izenburu bat jarri beharko diote euren argazki edo bideoari.
Hiru kategoria egongo dira, eta sari bana banatuko da bakoitzean:
-
ARGAZKI POSTALAK: Ohiko argazkiak
Saria: Sobron abenturako parkean esperientzia 6 pertsonarentzat.
-
POSTAL BIZIAK: Bideo formatuko irudi estatikoak
Bideo formatuko postalak
Saria: Enoturismo esperientzia eta bi pertsonentzako menua Artomaña Txakolindegian.
-
BAZKIDEEN SARIA: Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko bazkideentzat
Saria: Bi pertsonentzako eguneko menua Bideko jatetxean (50 eurotan baloratuta)
Sari hau bateragarria izan daiteke aurreko beste bi sarietako edozeinekin (hau da, sari hau irabazteak ez du parte hartzaileak beste bi kategorietan izan ditzazkeen aukerak mugatzen).