Duela gutxi onartu da Okondoko kale-izendegi berria. Hori dela eta, udalak jendaurrean ikusgai jarriko ditu posta helbideen eta horiei degokien zenbakien banaketa berria.
Hiru tokitan egongo dira ikusgai
Hainbat leku eta egunetan egongo dira datu horiek kontsultagarri. Azaroaren 18ra arte Kultur Etxean ikusi ahal izango dira, egunero 11:00etatik 14:00etara. Azaroaren 13an, berriz, San Roman eskolan kontsultatu ahalko dira, 10:00etatik 13:00etara. Azaroaren 14tik 18ra, berriz, Okondoko Udalean egongo dira ikusgai.