Aratz Garmendia borrokalaria azaroaren 12an lehiatuko da BEC-en. Valdés asturiarra izango du aurrean eta MMA diziplinan arituko dira, hau da, borroka arte mistoak hartuko dituzte ardatz.
Hitzordua publiko ugariren aurrean egingo dute, izan ere, 7.500 sarrera baino gehiago saldu dituztela iragarri dute antolatzaileek.
11 borroka eskainiko dituzte larunbatean eta, besteak beste, Javier García Roche "El Rey Chatarrero"-ren azkenengoa ikusteko aukera egongo da. Kerman Lejarraga ere lehiatuko da.
[video:https://www.youtube.com/watch?v=7j41SaW4GJs&feature=youtu.be width:650 height:350]