Untxiak eta oiloak protagonistak igandeko Udazken Azokan

Erredakzioa 2016ko aza. 4a, 13:57

Igandean ospatuko dute Okondon Udazken Azoka herriko pilotalekuan. Euskal Herriko arrazak sustatzeko helburuarekin antolatu dute Eoalak -Euskal Oilo eta Antzarren hezitzaileen elkarteak- eta Okondoko Udalak.

Egitaraua

Udazken Azoka, azaroaren 6an, igandean, egingo dute eta goizeko 11:30ean hasiko da Untxien eta “Euskal Oiloak” oiloen erakusketa eta lehiaketa.

Igandean ospatuko dute Okondon Udazken Azoka herriko pilotalekuan. Euskal Herriko arrazak sustatzeko helburuarekin antolatu dute Eoalak -Euskal Oilo eta Antzarren hezitzaileen elkarteak- eta Okondoko Udalak.

Egitaraua

Udazken Azoka, azaroaren 6an, igandean, egingo dute eta goizeko 11:30ean hasiko da Untxien eta “Euskal Oiloak” oiloen erakusketa eta lehiaketa.

Ondoren 12:30ean umeentzako tailerrak egongo dira eta 13:00etan dantza plaza. Jarraian, 13:15ean haragi gisatua dastatzeko aukera eskainiko dute. 14:00etan sari-banaketaren ordua izango da eta, 15:00etan zozketa egingo dute.

50 untxi baino gehiago

Ez da egun osoan musika animazioa faltako. Jada, Bizkaia Araba, Gipuzkoa eta Nafarroatik ekarriko dituzten untxiak 56 baino gehiago direla adierazi dute antolatzaileek. Larragatik ere ekarriko baitituzte untxiak Okondora.

Aurrera begira Arabako Txapelketa egiteko asmoa dute. Besteak beste, Okondon ikusgai egongo diren untxien arrazen artean: “Gigante de Flandes”, “Viena”, “Borgoña”, “Senia”, “Neozelandes”, “Giganate Mariposa”, “Mariposa Tricolor”, “Gigante Belier” “Plateado alemán”, “Californiano” eta indar berezia jartzen ari den baita “Euskal Untxia” ere.

Izan ere, untxizainek “Euskal Untxia”-ren arrazaren aldeko lana egiten ari dira egun, zaintzen eta suspertzeko asmoz. Horretan ari dira lanean eta “Euskal Untxia”-ren arraza bultzatzeko urratsak ematen ari dira.

Parte-hartzaileak azokan

Okondon ospatuko den Udazken Azokan, azaroaren 6an, igandean, txosna ere egongo da eta inguruan, gazta eta ogia egileen postuak ere jarriko dituzte bisitari guztientzat.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide