"Oraingoak dira gure benetako hauteskundeak"

Erredakzioa 2016ko ira. 22a, 11:18

ALMUDENA OTAOLA (Okondo) jeltzaleak ekin dio hirugarren hauteskunde kanpainari jarraian Espainiako Senaturako hautagaia izan ostean. Legebiltzarreko zerrendetan Arabako hautagaia izateko hautatu du EAJk, 8. postuan, alegia. Okondoko udalean zinegotzi eta Arabako Batzar Nagusietan aritu da.

ALMUDENA OTAOLA (Okondo) jeltzaleak ekin dio hirugarren hauteskunde kanpainari jarraian Espainiako Senaturako hautagaia izan ostean. Legebiltzarreko zerrendetan Arabako hautagaia izateko hautatu du EAJk, 8. postuan, alegia. Okondoko udalean zinegotzi eta Arabako Batzar Nagusietan aritu da.

Berriro hauteskunde kanpainan buru-belarri ari zara, hirugarrena jarraian, nekatuta zaude edo kanpaina bakoitza ezberdina da?

Kanpaina bakoitza desberdina da. Lehenengoa eta bigarrena, nahiz eta era bera izan, desberdinak izan ziren, eta orain gure benetako hauteskundeak dira.

Dena den, niri asko gustatzen zait kanpaina egitea, jendearekin denbora pasatzea oso erakargarria da.

Kanpainan hainbat ekitaldi egin dituzue eskualdean, nola bizi izan duzue?

Pozik, esaten dudan moduan, prest. eta gogotsu nago Euskadiren alde lan egiteko

Erronka polita izan da.

Nola baloratzen duzu azken legealdia?

Zaila izan da, baina gauza asko lortu dira. Bidea luzea da eta gauza asko daude egiteke, baina norabide zuzenean gaude.

Eusko Jaurlaritzak lan ona egin du.

Zeintzuk izango dira hurrengo legealdiko erronkak eta zein EAJk zabaldu nahi duen mezua?

Programan esaten dugun moduan, 15 erronka daukagu aurrean eta Urkulluk esan bezala, hitza ematen dugu betetzeko.

 

"Enplegua %10 jaistea da premiazkoa, baina besteak ere oso garrantzitsuak dira".

 

Zabaldu nahi dugun mezua da jendarteak konfiantza eduki behar duela EAJn, Euskadi eraikitzen ari gara guztion artean. Guztion artean lortu dugu Euskadi gero eta hobeto egotea, bide onenean gaude eta Euskadi hobeto egoteko bakarrik lortu dezakegu Urkullu lehendakariarekin. Bera da kapitaniarik onena Euskadi eraikitzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide