Animalien aurkako tratu txarrik gabeko entzierroa egongo da Okondoko Jaietan [egitarau osoa]

Erredakzioa 2016ko abu. 18a, 08:56

Abuztuaren 23an egingo den entzierroa izango da aurtengo San Bartolome jaietan egingo den ekintza berrietako bat. Haurrentzako entzierro berezia izango da, erabat segurua eta animaliekiko tratu txarrik gabekoa.  Zezenak panpina puzgarriak izango dira -hiru guztira- eta herriko kaleetan barrena arituko dira, umeen atzetik. Entzierroa amaitu ostean disko-festa egongo da, parte hartu duten ume eta gazte guztientzako.

Ekintza gehiago ere egongo dira egun horretan: disko-festaren ondoren egongo den herri afaria eta “sagardotegi mugikorra” kasu.

Abuztuaren 23an egingo den entzierroa izango da aurtengo San Bartolome jaietan egingo den ekintza berrietako bat. Haurrentzako entzierro berezia izango da, erabat segurua eta animaliekiko tratu txarrik gabekoa.  Zezenak panpina puzgarriak izango dira -hiru guztira- eta herriko kaleetan barrena arituko dira, umeen atzetik. Entzierroa amaitu ostean disko-festa egongo da, parte hartu duten ume eta gazte guztientzako.

Ekintza gehiago ere egongo dira egun horretan: disko-festaren ondoren egongo den herri afaria eta “sagardotegi mugikorra” kasu.

SAN BARTOLOME JAIAK: EGITARAU OSOA

Abuztuak 21, igandea

10:00 // Field Target Txapelketa

12:30 // Meza

14:00 // Edadetuen bazkaria

16:00 // Musika-animazioa

Abuztuak 22, astelehena

17:00-20:00 // Odol ematea

Abuztuak 23, asteartea

11:00 // Paella lehiaketa

13:00 // Jaietako pregoia eta txupinazoa

14:00 // Bazkaria pilotalekuan eta Igel-toka txapelketa

17:00 // Briska txapelketa

18:00-20:00 // Bolo txapelketa

19:00 // Haurren entzierroa eta diskoteka

22:00 // Herri-afaria,  Sagardotegi mugikorra

23:30 // Dantzaldia: Sua Band taldea

Abuztuak 24, asteazkena: San Bartolome

11:30 // Bizikleta kalejira eta ur parkea

12:30 // San Bartolomeren omenezko meza

13:00 // Eskupilota partidak

17:00 // Mus txapelketa

16:00-19:30 // Ur parkea

18:00 // Areto futbol partida: ezkongabeak ezkonduen aurka.

18:00-20:00 // Bolo-txapelketa

20:30 // Nafarroako jotak: La Ribera Canta taldea

21:30 // Burruntzian erretako txahal jana

23:30 // Xaibor disko jaia

Abuztuak 25, osteguna: San Bartolome Txiki

12:00 // Tortilla lehiaketa

12:30 // Hildakoen omenezko meza

Txu-txu trena

17:00 // Tute  eta plater-tiroketa txapelketa

18:00 // Frontenis txapelketako finala

Barraskilo-lasterketa

19:00 // Antzerkia “Almacenes la Parissiene”

20:30 // Herriko txorizo jana

22:00 // Mozorro lehiaketa

23:00 // Dantzaldia: Jupiter taldearekin

01:00 // Txapel jaurtiketa

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide