Ekintza berri eta zaharrek bat egingo dute Okondoko Jaietan, gaurtik hasita

Erredakzioa 2016ko abu. 8a, 13:39

Aurten ere parranda bikoitza egongo da Okondon abuztuan. Gaurtik 9ra San Romango jaiak ospatuko dira; eta 21etik 25era, berriz, San Bartolomekoak. Bi festetako egitarauetan ez dira faltako urtez urte errepikatzen diren ekintzak: mus txapelketa, ur parkea, plater-tiroketa, txu-txu trena, barraskilo lasterketa, ezkongabeen eta ezkonduen arteko areto futbol partida... Ekintza horietako batzuk bitxiak edo berritzaileak iruditu ahal zaizkio Okondon bizi ez denari, nahiz eta herriko jaietan ia urtero egiten diren jarduerak izan.  

[video:https://vimeo.com/137274844]

Aurten ere parranda bikoitza egongo da Okondon abuztuan. Gaurtik 9ra San Romango jaiak ospatuko dira; eta 21etik 25era, berriz, San Bartolomekoak. Bi festetako egitarauetan ez dira faltako urtez urte errepikatzen diren ekintzak: mus txapelketa, ur parkea, plater-tiroketa, txu-txu trena, barraskilo lasterketa, ezkongabeen eta ezkonduen arteko areto futbol partida... Ekintza horietako batzuk bitxiak edo berritzaileak iruditu ahal zaizkio Okondon bizi ez denari, nahiz eta herriko jaietan ia urtero egiten diren jarduerak izan.  

[video:https://vimeo.com/137274844]

Alabaina, ez dira ekimen berriak faltako. Ekintza berri horien artean aipatzekoa da, adibidez, 23an egingo den haurrentzako entzierroa (ikusi 14. orriko artikulua) edota egun berean “sagardotegi mugikorrarekin” egongo den herri afaria.

[video:https://vimeo.com/105169410]

Nabarmentzekoa da baita hilaren 25ean herrian ikusteko aukera egongo den antzerkia: Pez Limbo konpainiaren “Almacenes la Parissiene” lana. Antzerki talde horretako kideek azaldu dute  “hitzik gabeko ikuskizuna” dela  Okondon aurkeztuko dutena, “isiltzen ez den jendeari buruzkoa”. Egun horretan amaituko da Okondoko jaien maratoia, goizeko ordu txikitan antolatzen duten txapel jaurtiketarekin.

SAN ROMAN JAIAK: EGITARAU OSOA

Abuztuak 8, astelehena

17:15 // Bizikleta edo patin irteera Vetillatik Ugaldekoikora

17:30 // Txupinazoa eta umeentzako jolasak

19:00-20:00 // Bola-jaurtiketa  (20 sailkatu) eta sari banaketa

20:30 // Odolki jana Arloteen emanaldiarekin

22:30 // Mariatxien kontzertua

23:00 // Mus txapelketa

Abuztuak 9, asteartea

12:00 // Meza San Romanen omenez

12:30 // Pintxo dastaketa (Okondogoienako eskolan eta Ventillan)

13:00 // Igel-toka txapelketa

17:30 // Briska txapelketa

18:30 // Haurrentzat j olas parkea

20:00 // Makila jaurtiketa

22:00 // Herri-afaria

23:30 // Disko-festa

SAN BARTOLOME JAIAK: EGITARAU OSOA

Abuztuak 21, igandea

10:00 // Field Target Txapelketa

12:30 // Meza

14:00 // Edadetuen bazkaria

16:00 // Musika-animazioa

 

 

Abuztuak 22, astelehena

17:00-20:00 // Odol ematea

 

 

Abuztuak 23, asteartea

11:00 // Paella lehiaketa

13:00 // Jaietako pregoia eta txupinazoa

14:00 // Bazkaria pilotalekuan eta Igel-toka txapelketa

17:00 // Briska txapelketa

18:00-20:00 // Bola txapelketa

19:00 // Haurren entzierroa eta diskoteka

22:00 // Herri-afaria,  Sagardotegi mugikorra

23:30 // Dantzaldia: Sua Band taldea

 

Abuztuak 24, asteazkena: San Bartolome

11:30 // Bizikleta kalejira eta ur parkea

12:30 // San Bartolomeren omenezko meza

13:00 // Eskupilota partidak

17:00 // Mus txapelketa

16:00-19:30 // Ur parkea

18:00 // Areto futbol partida: ezkongabeak ezkonduen aurka.

18:00-20:00 // Bola-txapelketa

20:30 // Nafarroako jotak: La Ribera Canta taldea

21:30 // Burruntzian erretako txahal jana

23:30 // Xaibor disko jaia

 

 

Abuztuak 25, osteguna: San Bartolome Txiki

12:00 // Tortilla lehiaketa

12:30 // Hildakoen omenezko meza

Txu-txu trena

17:00 // Tute  eta plater-tiroketa txapelketa

18:00 // Frontenis txapelketako finala

Barraskilo-lasterketa

19:00 // Antzerkia “Almacenes la Parissiene”

20:30 // Herriko txorizo jana

22:00 // Mozorro lehiaketa

23:00 // Dantzaldia: Jupiter taldearekin

01:00 // Txapel jaurtiketa

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide