Katamotza Okondotik igaro izana ez du berretsi Arabako Foru Aldundiak

Erredakzioa 2016ko uzt. 27a, 17:42

Zenbait hedabidek zabaldu dute okondoar batek katamotza ikusi zuela duela aste batzuk herrian, Antobe baserritik hurbil, alegia.

Hala ere, Sergio Tato herriko alkateak adierazi du jakinarazpena jaso bezain laster, Arabako Foru Aldundiarekin harremanetan jarri zirela eta erakunde foraleko zerbitzuek ez zutela berretsi gertakaria.

Katamotza Aiaraldean

Katamotza duela belaunaldi ugari ez da ofizialki sumatu Aiaraldeko lurraldean, horrek, ordea, ez du esan nahi animaliaren arrastorik ez dagoenik.

Zenbait hedabidek zabaldu dute okondoar batek katamotza ikusi zuela duela aste batzuk herrian, Antobe baserritik hurbil, alegia.

Hala ere, Sergio Tato herriko alkateak adierazi du jakinarazpena jaso bezain laster, Arabako Foru Aldundiarekin harremanetan jarri zirela eta erakunde foraleko zerbitzuek ez zutela berretsi gertakaria.

Katamotza Aiaraldean

Katamotza duela belaunaldi ugari ez da ofizialki sumatu Aiaraldeko lurraldean, horrek, ordea, ez du esan nahi animaliaren arrastorik ez dagoenik.

Izan ere, espeleologoek bi espezien -ipar-katamotzaren eta katamotz iberiarraren- aztarnak topatu dituzte Gorbeian zein Gorobelen (“Puente” izeneko leizean, hain zuzen). Bertan aurkitutako alea, antza, pasa den mendean hil zen (1930-1950 urte bitartean) eta eskualdeko azkenengoa izan zela uste dute adituek.

Datu horrek asko aldatu du katamotzari buruzko ikuspuntua. Azkenengoak Euskal Herrian XIX. mendean hil zituzten -Baranbioko ehiztari talde batek, besteak beste- eta horregatik aspaldi desagertua zeudela uste zuten.

Adituen iritziak

Aurreko datuak Juan Manuel Perez de Anak bildu ditu bere blogetan, baina berarekin hitz egitea ezinezkoa izan da, atzerrian baitago oporretan.

Enrique Arberas naturayala taldeko biologoak azaldu du zaila dela iritzia ematea inguruak ondo aztertu, aztarnak bilatu edo fototranpak erabili gabe. Gainera, dagoeneko denbora nahikoa igaro da ustez ikusi zutenetik.

Andrés Illana Gaden elkarteko (Arabako naturaren defentsarako eta estudiorako taldea) kideak antzeko iritzia dauka. Adituaren ustetan, ez da erraza katamotza Arabara etortzea. Berez, espezie iberiarra Estatu Espainarreko hegoaldean bizi delako, eta ipar-katamotza are urrunago.

Illanak nabarmendu du zaila dela katamotza iparraldera joatea, nahiz eta zientzialariek gps bidez kontrolatzen ari diren ale batek Riañora (Leon) jo duen.

Adituaren aburuz, beste animali bat izan daiteke, katu handiren bat, adibidez. Hala ere, gorotzak edo aztarnak bilatu gabe eta fototranpak ezarri ezean ezin du ezer ziurtatu. Illanak duela urte batzuk ikertu zuen pertsona baten kasua Maeztun; horrek ziurtatu zuen Arabako txoko horretan katamotza ikusi zuela.



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide