Aratz “Kamikaze” Garmendia aiaraldearrak bere kirol bizitzako txapelketarik garrantzitsuenetako bat jokatuko datorren irailaren 23an, Bartzelonan. Okondon bizi den borrokalaria “Torneo Road to Pancrase Featherweight” lehiaketan parte hartzeko hautatua izan da eta beste hiru kirolarirekin batera, Japoneko Pancrase enpresa ospetsuarekin kontratu bat lortzeko lehiatuko da.
Borrokaldiak gaueko 9tan hasiko da eta Aratzekin batera, Daniel Requeijo, Jesus Montero eta Miguel Haro izango dira bertan. Hori dela eta Aratzek hamar aste izango ditu prestaketa gogor bat egiteko.
Arnold Classic Europe EXPO feriaren barruan dago kokatua txapelketa
Aratzek partu hartuko duen lehiaketa Arnold Schwarzeneggerren jaialdiaren barnean egongo da. Feria hau, fitness eta kulturismoaren ingurukoa da, irailaren 23tik 25era luzatzen dena, Bartzelonako Firan. Bertan kirol arropa eta elikaduraren inguruko enpresek, haien produktuak erakusteko aukera izango dute eta entrenamendutarako makinak ikusteko aukera ere egongo da.